Logo Bizkaia
FORU ALDUNDIA - DIPUTACIÓN FORAL

ERABILERRAZTASUN

Ikusizko diseinua

W3Ck kaskadako estilo-orriei buruz (2. maila, CSS2) egindako gomendioaren arabera egin da ikuste-diseinua. Nahiz eta nabigatzaileak edo nabigatzeko gailuak estilo-orriak onartu ez, web-ean dagoen edukia irakurtzeko modukoa da, haren egitura nabarmenari esker. Webgunean erabiltzen diren letra-tipoek dimentsio erlatiboak dituzte eta horrek esan nahi du erabiltzen ari den nabigatzailearen bitartez, erabiltzaileak tamaina kontrola dezakeela.

Irisgarritasun-maila baliozkotzea

www.bizkaia.eu webguneko orri guztiek gainditu dituzte A eta A bikoitza mailak, TAW tresna (http://www.tawdis.net) erabiliz, posta elektronikoko bezeroen orri espezifiko batzuek izan ezik; izan ere, funtzionaltasun egokia emateko behar den teknologia dela eta, zenbait arazo dituzte maila horiek gainditzeko.

  • Aplikazioa pantaila-bereizmen desberdinetan behar bezala ikusten dela egiaztatu, eta Interneteko erabiltzaileek gehien erabiltzen duten pantaila-bereizmenetarako egokia izan dadin saiatu.
  • Kolore-kontrastea zuzen dabilela egiaztatu aplikazioa gris-eskalan bistaratzen denean, eta ziurtatu aplikazioak arazorik ez duela zenbait kolore ikusteko zailtasunak dituzten erabiltzaileentzat.

Erabilerraztasuna bermatzeko, honako funtzionaltasun hauek ere gunean sartu dira:

  • Itxura egokitzea, erabiltzaileak bere nabigatzailearen bidez definitutako estilo-orri pertsonalizatuak erabiliz
  • Letra oso handiak erabiltzeko aukera izatea.
  • Pantaila-irakurleak erabiltzeko optimizatua: esteka eta irudi guztiak behar bezala etiketatuta daude.