Postara sartzeko interfaze berria eskuragarri. Arazorik baduzu, jarri gurekin harremanetan hemen
Hasiera > Nola konfiguratu egutegia eta kontaktuen agenda Android mugikor batean?
Nola konfiguratu egutegia eta kontaktuen agenda Android mugikor batean?
Androidek ez ditu zuzenean onartzen@bizkaia.eu-ko egutegia eta kontaktuen agenda. Hala ere, Androiderako deskarga daitezkeen hainbat aplikazio daude, atazan laguntzeko:
Egutegia
Egutegia sinkronizatzeko aplikazioak::
https://play.google.com/store/search?q=caldav&c=apps
Aplikazio horiek konfiguratzeko, egutegi-zerbitzariaren helbidea aurkeztu beharko da. Horretarako, EGUTEGIA sakatu behar duzu irudian ageri den moduan, eta egutegiaren URL MOSTRALA aukeran klik egin:
Eta horrela lortzen da aplikazioan adieraziko duzun esteka.
Kontaktuen agenda
Kontaktuen agenda sinkronizatzeko aplikazioak::
https://play.google.com/store/search?q=carddav&c=apps
Aplikazio horien konfigurazioan, kontaktu-zerbitzariaren helbidea eman beharko da; horretarako, KONTAKTUETAN klikatu behar duzu, irudian ageri den moduan, eta URL MOSTRAL CardDAV aukeran sakatu.
Eta horrela lortzen da aplikazioan adieraziko duzun esteka.
Aplikazioaren pantailan datu hauek adierazten ditu:
Egutegiak kudeatzeko pantaila
Egutegi berri bat sortzeko orduan, honako eremu hauek dituen formulario bat aurkituko dugu:
- Izena:
Egutegiari eman nahi zaion izena. Izen hori erabiliko dugu egutegia beste gailu batekin sinkronizatu nahi badugu (ikus laguntza). Eremu hau nahitaezkoa da.
- Sartu barrualdean:
Egutegi hori beste egutegi batean (sustraian) sartzeko aukera ematen dizu.
- kolore:
Egutegi honetako ekitaldiak edo zereginak zer kolorerekin erakutsiko diren. Hainbat egutegitarako kolore desberdinak sartzean, berehala bereiz dezakegu ekitaldi bakoitza zein egutegikoa den.
- Erakutsi oroigarriak:
Egutegiaren barruan ekitaldietarako oroigarriak erakusteko edo ez erakusteko aukera gaitzen du.