Logo Bizkaia
FORU ALDUNDIA - DIPUTACIÓN FORAL

ERABILERA-BALDINTZAK

Jabetza intelektuala

www.biscaytik.eu Herritarren Web Atariaren eta erabiltzaileak erregistratzeko edukien jabetza industrial edo intelektualeko eskubide guztiak (testu, irudi, soinu, audio, bideo, diseinu, sormen eta softwareari dagozkienak) BiskayTIKeko Fundazioarenak dira. Administrazioek egin eta zaintzen dituzten dokumentuen berrerabilpena Sektore Publikoko Informazioa Berrerabiltzeari buruzko azaroaren 16ko 37/2007 Legeak xedatutakoaren arabera arautuko da.

Zerbitzuaren baldintzak

  1. Atariak eskainitako zerbitzuak eta informazioa doakoak dira
  2. Posta elektronikoa behar bezala ez erabiltzeak erantzukizun zibilak, penalak eta administratiboak ekar ditzake, eta litekeena da kontua ixtea. Ataria ezin da erabili indarrean dagoen legearen kontrako jarduerak egiteko, eta, bereziki, ezin dira hauek egin (ez ditugu denak zerrendatu):
    • BFAren edo hirugarrenen kontra jokatu.
    • Eskatu gabeko mezu-bidalketa masiboa edo spamminga egin, zerbitzuaren bidez.
    • Zerbitzuaren zatiren bat erabili esteka gisa, mezu elektroniko masiboen edo eskatu gabeko mezu komertzialen bidez.
    • Baimendu gabeko bitartekoren bat erabili, zerbitzua aldatzeko edo birbideratzeko edo hori lortzen saiatzeko.
    • Eduki desegokiak edo ilegalak hedatzea, delituren batekin zerikusia dutenak edo BFAri edo hirugarrenei kalte egin diezaieketen ekintzei lotuak daudenak, hala nola: terrorismoaren apologia egitea, programa piratak, haur-pornografia, mehatxuak, iruzurrak, aberasteko piramide-eskemak, birusak, fitxategi akastunak eta mehatxuzko kodea.
    • Zerbitzua (edo sarea edo zerbitzuari konektatutako sareak) kaltetu, desgaitu, gehiegi kargatu edo zaildu, edo edonork zerbitzua erabiltzeko aukera oztopatu.
    • Posta elektronikoko konturen batera baimenik gabe sartzen saiatu: bidegabe sartu, pasahitzak deszifratu edo aipatu ez den beste bideren baten bidez kontura sartu.
    • Posta desegoki erabili, norberaren helburuak betetzeko.
    • Posta kontuak eta postontziak hirugarrenei eman eta eskaini.
    • Zerbitzua edo zerbitzuaren zati bat merkaturatu edo berriro banatu.
    • Baimendu gabeko kanalen bidez, norberaren mezuak berbidali (mezuak legezkoak izanik ere), beste norbaiten posta kontua baimenik izan gabe erabili bada.
  3. BFAk ez ditu bere gain hartzen posta elektronikoa ilegalki edo desegoki erabiltzearen ondorioz erabiltzaileek hirugarrenei eragin diezazkieten kalteak, ez eta posta elektronikoaren bidez emandako edukiek eta informazioak edo mezuek dituzten estekek sortutako kalteak ere. Erabiltzaileak edo kalteak eragin dituzten hirugarrenak izango dira kalte horien erantzuleak.
  4. BFAk ez du bermatzen hirugarrenek bidaltzen dituzten mezuek eta esteken bidezko konexioek birusik izango ez dutenik; beraz, ez daude bere gain birus horien ondorioz sortzen diren kalteak.
  5. Erabiltzaileak pasahitza babestu eta zuhurtasunez erabili beharko du, izan ere, konfidentzialtasuna beraren ardurapekoa izango da. Erabiltzailea izango da zerbitzuaren kontuarekin egiten diren jarduera guztien azken erantzulea.
  6. BFAk ez du bermatzen ataria eta haren zerbitzuak erabilgarri egoterik edo haiek etengabe funtzionatzen jarraitzerik. Horrenbestez, ez ditu bere gain hartzen erabilgarri ez egoteak eta/edo eteteak sortutako kalteak.
  7. BFA-k atariko edukietara jotzeko esteka guztiak aldez aurretik onartu behar ditu, euren jatorria ikusi eta identifikatu ondoren. Informazio hau Interneteko beste gune batzuetan erabiltzeko, berariazko baimena behar da.
  8. Zerbitzua amaitu egiten bada edo baliogabetu egiten badu erabiltzaileak edo BFAk, edozein arrazoi dela ere, BFAk betiko ezaba ditzake erabiltzailearen datuak bere zerbitzaritik. Erabiltzailearen ardura da datuen segurtasun-kopia egiteko urrats guztiak egitea.
  9. BFAk zerbitzua edonoiz aldatzeko edo ezaugarriak ezabatzeko eskubidea du.