Postara sartzeko interfaze berria eskuragarri. Arazorik baduzu, jarri gurekin harremanetan hemen
Hasiera > Erabilerraztasun
Erabilerraztasun
- Ikusteko, entzuteko edo mugitzeko arazoak
- Edukia ulertzeko zailtasuna
- Intuizio gutxiko nabigazioa
- Konexio motela
- Nabigatzaile zaharkituak edo edukia ondo interpretatzen ez dutenak
- Zenbait tresna ez izatea (arratoia, teklatua, etab.)
Bizkaiko Foru Aldundiak badaki garrantzitsua dela Interneterako sarbidea izatea, horri esker, edozeinek baitu Bizkaiko Foru Aldundiaren edukiak eskuratzeko aukera . Hori dela eta, erabilerraztasuna bermatzen eta egunero hobetzen saiatzen da. Web 1.0 (http://www.w3.org/TR/WAI-WEBCONTENT/) eduki eskuragarrien argibideei jarraituz (A bikoitza maila), eta egitura, aurkezpena, edukia eta funtzionaltasuna bereizteko ahalegin berezia eginez bermatzen du erabilerraztasuna www.bizkaia.eu webguneak.
Ikusizko diseinua
W3Ck kaskadako estilo-orriei buruz (2. maila, CSS2) egindako gomendioaren arabera egin da ikuste-diseinua. Nahiz eta nabigatzaileak edo nabigatzeko gailuak estilo-orriak onartu ez, web-ean dagoen edukia irakurtzeko modukoa da, haren egitura nabarmenari esker. Webgunean erabiltzen diren letra-tipoek dimentsio erlatiboak dituzte eta horrek esan nahi du erabiltzen ari den nabigatzailearen bitartez, erabiltzaileak tamaina kontrola dezakeela.Irisgarritasun-maila baliozkotzea
www.bizkaia.eu webguneko orri guztiek gainditu dituzte A eta A bikoitza mailak, TAW tresna (http://www.tawdis.net) erabiliz, posta elektronikoko bezeroen orri espezifiko batzuek izan ezik; izan ere, funtzionaltasun egokia emateko behar den teknologia dela eta, zenbait arazo dituzte maila horiek gainditzeko.- Aplikazioa pantaila-bereizmen desberdinetan behar bezala ikusten dela egiaztatu, eta Interneteko erabiltzaileek gehien erabiltzen duten pantaila-bereizmenetarako egokia izan dadin saiatu.
- Kolore-kontrastea zuzen dabilela egiaztatu aplikazioa gris-eskalan bistaratzen denean, eta ziurtatu aplikazioak arazorik ez duela zenbait kolore ikusteko zailtasunak dituzten erabiltzaileentzat.
Erabilerraztasuna bermatzeko, honako funtzionaltasun hauek ere gunean sartu dira:
- Itxura egokitzea, erabiltzaileak bere nabigatzailearen bidez definitutako estilo-orri pertsonalizatuak erabiliz
- Letra oso handiak erabiltzeko aukera izatea.
- Pantaila-irakurleak erabiltzeko optimizatua: esteka eta irudi guztiak behar bezala etiketatuta daude.