Erabilera-baldintzak

Jabetza intelektuala
www.bizkaia.eu webgunearen edo atariaren eta erabiltzaileen erregistro-webgunearen edukien (testuak, irudiak, soinuak, audioa, bideoa, diseinuak, sormenak, softwarea) jabetza industrial eta intelektualaren eskubide guztiak Bizkaiko Foru Aldundiarenak dira (aurrerantzean, BFA). Landutako edo zaindutako informazioa berrerabiltzea arautzen duen lege-esparrua Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko ekainaren 26ko 2013/37/EB Zuzentarauan xedatutakoaren arabera arautuko da. Zuzentarau horrek sektore publikoko informazioa berrerabiltzeari buruzko 2003ko azaroaren 17ko 2003/98/EE Zuzentaraua aldatzen du.   2013/37/EB Zuzentarau hori uztailaren 9ko 18/2015 Legean txertatu zen Estatuko ordenamendura, eta aurreko 37/2007 Legea, azaroaren 16koa, sektore publikoaren informazioa berrerabiltzeari buruzkoa, aldatu zuen. 18/2015 Legearen xedea da administrazioek eta sektore publikoko organismoek egindako edo zaindutako dokumentuak berrerabiltzeari aplikatu beharreko araubide juridikoa oinarrizko arauketa egitea   Bestalde, datu publikoak irekitzeari dagokionez, araudi gehigarria dago, hala nola Estatuko 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa, eta 1/2016 Foru Araua, otsailaren 17koa, Bizkaiko gardentasunari buruzkoa. Lege horien helburua herritarren parte-hartzea sustatzea da, eta erakunde publikoak behartuta daude herritarrei, erantzukizun-printzipioaren arabera, beren jardueraren eta baliabide publikoen kudeaketaren berri ematera.   2020ko abenduan, 106/2020 Foru Dekretua onartu zen, abenduaren 1ekoa, Bizkaiko Foru Aldundiarena, Bizkaiko Foru Aldundiaren Open Data Bizkaia datu irekien atarian datuak irekitzea arautzen duena.
 
Zerbitzuaren baldintzak
 
  1. Zerbitzuaren zatiren bat helbide lotu gisa erabiltzea, posta elektroniko masiboko mezuetatik edo eskatu gabeko mezu komertzialetatik.
  2. Erabiltzaileek posta elektronikoa eta zerbitzu osagarriak oker eta desegoki erabiltzeak erantzukizun zibilak, penalak eta administratiboak ekar ditzake, eta kontua ezereztu egin daiteke. Debekatuta dago Ataria erabiltzea indarrean dagoen legearen aurkako edozein jardueratarako, eta bereziki, honako hauetarako: edo DFB-BFAren, bere foru sektore publikoaren edo hirugarrenen kaltetan jardutea
    • DFB-BFAren, haren foru-sektore publikoaren edo hirugarrenen kaltetan jardutea
    • Eskatu gabeko mezu-bidalketa masiboa edo spamminga egin, zerbitzuaren bidez.
    • Zerbitzuaren zatiren bat helbide lotu gisa erabiltzea, posta elektroniko masiboko mezuetatik edo eskatu gabeko mezu komertzialetatik.
    • Baimendu gabeko edozein bide erabiltzea zerbitzua aldatzeko edo birbideratzeko, edo horretarako saiakerak egitea.
    • Eduki desegokiak edo ilegalak hedatzea, delituren batekin zerikusia dutenak edo BFAri edo hirugarrenei kalte egin diezaieketen ekintzei lotuak daudenak, hala nola: terrorismoaren apologia egitea, programa piratak, haur-pornografia, mehatxuak, iruzurrak, aberasteko piramide-eskemak, birusak, fitxategi akastunak eta mehatxuzko kodea.
    • Zerbitzuari (edo zerbitzuari konektatutako sareari edo sareei) kalte egitea, desgaitzea, gehiegi kargatzea edo zailtzea, edo edozein pertsonak zerbitzuaren erabilera eta gozamena oztopatzea.
    • Posta-konturen batera baimenik gabe sartzen saiatzea intrusio-ekintzen bidez, pasahitzak bidegabe sartuz, deszifratuz edo aurretik aipatu ez den beste edozein bide erabiliz.
    • Posta desegoki erabili, norberaren helburuak betetzeko.
    • Hirugarrenei kontuak eta postontziak ematea edo eskaintzea.
    • Zerbitzua edo zerbitzuaren zati bat merkaturatzea edo birbanatzea.
    • Baimendu gabeko kanalen bidez zabaltzea, inoren posta-kontu bat baimenik gabe erabiliz posta propioa birbidaltzeko, nahiz eta mezua legitimoa izan.
  3. DFB-BFAk ez du bere gain hartzen, inola ere, posta elektronikoa legez kanpo edo desegoki erabiltzearen ondorioz erabiltzaileek hirugarren bati eragin diezaioketen inolako kalterik, ez haren bidez eskuratu edo eman daitezkeen eduki eta informazioen ondorioz, ez eta hari lotutako guneen ondorioz ere. Erabiltzaileen edo kalteak eragin dituzten hirugarrenen erantzukizuna izango da.
  4. DFB-BFAk ez du bermatzen birusik ez dagoenik hirugarrenek bidalitako mezuaren edukietan, “link” en bidezko konexioak barne; beraz, ez da birus horien ondorioz sor daitezkeen kalteen erantzule izango.
  5. Erabiltzaileak bere pasahitza zaindu eta arduraz erabili beharko du, eta pasahitz horren konfidentzialtasuna bere erantzukizun esklusiboa da. Erabiltzailea izango da bere zerbitzu-kontuarekin egiten diren jarduera guztien azken arduraduna. Hirugarren pertsona bat kontua erabiltzen ari dela susmatzen bada, dagokion komunikazioa egin behar du. Hala egin ezean, ezin izango dira dagozkion babes-neurriak ezarri. Ez da onargarria helbide elektronikoaren erabilera partekatua, eta haren jabetza pertsonala eta besterenezina dela joko da.
  6. DFB-BFAk ez du bermatzen Atariaren eta zerbitzuen funtzionamenduaren erabilgarritasuna eta jarraitutasuna, eta, beraz, ez da izango prestasun eta/edo jarraitutasun faltaren ondorioz sor daitezkeen kalte-galeren erantzule.
  7. Atariko edukiekin egiten den edozein estekak DFB-BFAren aldez aurreko adostasuna beharko du, eta, dagokion bistaratzearen bidez, haren jatorria identifikatzeko aukera eman beharko du. Informazio hori Interneteko beste gune batzuetan erabiltzeko, berariazko baimena beharko da.
  8. Bere zerbitzuak edo DFB-BFAk edozein arrazoirengatik zerbitzua amaitu edo ezeztatu ondoren, DFB-BFAk bere zerbitzarietatik behin betiko ezaba ditzake bere datuak. Erabiltzaileak bere datuen segurtasun-kopia bat egiteko behar diren urrats guztiak egin behar ditu.
  9. DFB-BFAk eskubidea izango du edozein unetan zerbitzua aldatzeko edo ezaugarriak ezabatzeko.